XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zentzu mugagabean, ordea, dirudienez ez; adibidez, ondoko bi esaldiotan bigarrena lehenbizikoaren parafrasitzat jo daiteke, aspektuari dagokionez behintzat:
(26) a. zure anaia ezagutzen dut
b. badut zure anaiaren berri.

Bai balio mugagabeak bai errepikakorrak garbi bereizten dute ez-burutua ari naiz eta honen antzeko egitura perifrastikoen jarraipen aspektutik; hortaz, (27b) eta (27c) ez dira (26) eta (27a) perpausen pareko, aspektu kontuetan behintzat:
a. Egin irakurtzen dut
b. zure anaia ezagutzen ari naiz
c. Egin irakurtzen ari naiz.

Lehenago ikusi dugunez, orain ez-burutuak geroaldia adieraz dezake ederki: (28) Maria zer ordutan iristen da bihar?.

14.2.3.3. Aspektu burutuaren balioak Formalki burutu deitzen ditugun zenbait formatan bi nozio gurutzatzen dira: iraganaldia (denbora nozioa) eta perfektua (aspektua).

Arazo hau geroago aztertuko dugu.

14.2.3.4. Geroaren balioak Esan dugunez, geroa deritzan aspektu marka formalak ematen digu geroaldia adierazteko era bat, baina ez bakarra.

Beraz, ondoko adibideotako geroak, puntualak eta ez-burutuak hiru bide erakusten digute denbora bera adierazteko:
(29) a. Kattalin etorriko da
b. bihar dator Kattalin
c. Maria zer ordutan iristen da bihar?
.

Jakina, geroaldiko adibide horietan aditzaren tempusa oraina da; beste tempusak erabiliz, adierazitako denbora ez da gehiago geroaldia izanen, nahiz aspektualki geroko kutsua gorde (eta hori, geroaren marka formala ez erabili arren): (...).